Jatetxeak
Bilbora datozen bisitari askoren oroitzapenik onena, hiriko jatetxe batzuetako mahaian eseri eta jandakoaren gozamenik ederrena gogoratzean du iturria. Bertako euskal gastronomia dastatzeko unea dugu hau, baina izen honen barruan elkartzen diren sukaldaritza era desberdinen nortasuna ezagutzeko ere. Bertako produktuari eta tradizioari errespetua izaten jarraitu arren, edozer gerta daiteke. Orain ikusi eta dastatzeko unea da.
ETXEBARRI 1*
zure bidaia-koadernoari behar bezala erantsi zaio.
Edozein unetan kontsulta dezakezu zure bidaia-koadernoaren egoera hemen: My Bilbao > Bidaia-koadernoa
Erretegi hau, bizkaitarren artean punta-puntan mantentzen da, txingarretan erretzen dituzten platerekin edozeinekin lehian egin dezakeelako. Egoste-puntu bikaina lortzen du bakailaoa, txuleta, itsaskiak, arrainak (adibidez meroa txingarretara) eta barazkiak mahaira ateratzerakoan. Sorkuntza eta tradizioa partekatzen dituen Victor Arginzoniz sukaldariak, betiko giroan murgiltzen den sukaldaritzan denboraldiko lehengaiak erabiltzen ditu.
Astelehenetan eta gauero itxita dago, larunbat gauean izan ezik. Oporrak: abuztuan eta abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra arte.
Informazio gehiago: